XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nuen inoiz sonbrailuarekin ikusi, hura jazteari beti uko egiten bait zion.

Sonbrailuak asko aldatzen zuen.

Andre gazte baten itxura zeukan.

Txango bat egitera zihoala pentsatu nuen, nahiz eta txangoak egiteko aro ezohia bazen ere.

Baina garai haietan eskolek denetan iharduten zuten.

Guri ere, hiruko erregela erakusten saiatu ziren Aireko Defentsarako soto batean, nahiz eta ordurako artileria entzuten bageunden ere.

Brûhl, gure irakasleak, zenbait kantu elizkoi eta nazional, berak zioen bezala, kantatu zuen gurekin; haren eritziz eta hots, Gloriaz beteriko etxea begira dago eta Ikusten al duk ekialdean goiz azkurria honelakoak ziren.

Gauetan, inoiz ordu erdi batean isilunea gertatuez geroz, etengabeko oinotsa entzuten zen: guda-gatibu italiarrak (eskolan esplikatu ziguten zergatik italiarrak ez ziren gehiago burruka lagunak izango, baizik eta gurean, gatibu bezala, lanean zihardutenak; alabaina, gaur arte ez dut nik horren zergatia ulertu), guda-gatibu errusiarrak, emakume gatibuak, soldadu alemanak; oinotsak gau guztian zehar.

Inork ez zekien zehazki zer gertatzen zen.

Henriettek, egiazki, eskola txangoa egiten balegoaren itxura zeukan.

Haiek edozer gauza egiteko gai ziren.

Alarmen arteko unetan, ikasgelan geundelarik, inoiz, irekita zegoen leihotik barrena benetako tiro hotsak entzuten genituen; eta guk, izuturik, lehiorantz begiratzen genuenean, Brûhl irakasleak ea ba al genekien zer zen hura galdegiten zigun.

Orduan ikasi genuen: berriro han goian, basoan, desertore bat afusilatu zuten.

- Gure lur aleman santua, yanki judioen aurka defendatzeko laguntza ukatzen duten guztiek - zioen Brûhlek horrela bukatuko dute.

Berriki, topo egin nuen harekin, behin; (...).